2024/01/11

GEOGRAFIA PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Lehen hiruhileko honetan 6. mailako ikasleok geografia proiektuan ikasi eta landu dugunarekin gurasoei proiektuaren aurkezpena egin diegu. Landutako guztia bi aurkezpen hauetan ikusi ahal duzue.

 

2023/12/28

GEOGRAFIAREKIN JOLASAK SORTUZ

Cómo crear un Reto Educaplay | ¿Quieres saber cómo funcionan los #Retos de # Educaplay? ¡Es sencillísimo! En unos cuantos clics, y usando tus  actividades, puedes preparar una... | By Educaplay - español | Facebook 

GEOGRAFIAREKIN JOLASEAN

 Espainiako mapa fisikoa eta politikoa aztertzen aritu gara. Gela erdiak mapa politikoa aztertu duen bitartean, gainontzekoak Espainiako erliebea landu dugu. 

 Lehendabizi, binaka, mapa horietan ikusi, aztertu eta ondorioztatutako informazioa idatziz jaso dugu. Ondoren, launaka, informazioa komunean ipini dugu eta ekarpen berriak gehitu ditugu.

Jasotako informazio guztiarekin, EDUCAPLAY plataforma erabiliz, geografia lantzeko jolasak SORTU ditugu.
EducaPlayrekin gure motibazioa areagotu egin da geografia lantzen dugun bitartean. Gainera, interakzioa eta parte-hartzea sustatzen ditu, eta funtsezko gaitasunak azkar eta aktiboki garatzea ahalbidetzen du, sortu ditugun jokoak erabiliz.