2020/03/26

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Kaixo guztioi 

Zer moduz? Egoera hau dela eta etxean ere Gorputz Hezkuntza lantzeko proposamen bat luzatzen dizuegu. Sites bat ( https://sites.google.com/view/ghetxean/ ) sortu dugu eta bertan asteko egun bakoitzerako hainbat proposamen eta ideia luzatzen dizkizuegu zuek aukeratzeko. Dantzak, materiala berrerabiliz sortzeko jostailu eta jolasak, goprutz adierazpena, malabareak, bilaketa jolasak, erronkak… aurkituko duzue. Denetarik aurkituko duzue, eta gauza batzuk zuen baliabide, espazio, trebetasun edo gaitasunetara moldatu beharko dituzue. Garrantzitsuena ez da dena egitea, baizik eta egunero ariketa pixka bat egitea. Saio guztietan beroketa proposamenak dituzue (behintzat bat egitea komeni da) eta amaieran lasaitzeko hainbat proposamen dituzue. Animatzen bazarete, egiten duzuenaren bideoak, argazkiak… bidali ahal dizkidazue eta gelako blogean zintzilikatu ditzaket (bideo-montaiak eginez, adibidez), edo besterik gabe email bidez zuek egiten zoazten jardueren berri jakitea gustatuko litzaidake (zein jarduera gustatu zaizuen, zailtasunik izan duzuen…). Zalantzaren bat baduzue edo beste jardueraren bat proposatu nahi baduzue (dantzak, erronkak, joalsak, filmak…) garikoitz.lopez@sanandreshlhi.eus
helbidera idatzi. Sites-ean egunero gauza berriak sartzen joango gara, beraz, ez daukazu gorputza ez mugitzeko eta aspertzeko aitzakiarik… 
Animo!! Egin dezagun gorputz hezkuntza etxean!!
Gari

2020/02/04

San Andreseko 2.Mailako ikasleak "Si ma ma ka" abestia intertretatzen. Zorionak!!

2020/01/23

EUSKARA KANPAINA





EUSKARA  KANPAINA

Bueltatu gara oporretatik eta euskara kanpainarekin hasi gara.
Lehenengo maila eta bigarren mailakoak nahasturik egon gara.

Ze ondo pasatu dugun!!!! Antzerkiak, esku jolasak eta dantzak egiten bikain ibili gara!!!!


Txorimaloa antzerkia antzeztu dugu hiru urte, 3.maila eta 4.mailakoen  aurrean.










                                    







HIRU URTEKOAK ADI ADI!!!!






















HIRUGARREN   ETA  LAUGARRREN  MAILAKOAK ANTZERKIA IKUSTEN!!!