2019/03/26

KONTSUMO TAILERRA





LITXARRIKERIAK OSASUNTSUAK DIRA?

Pasa den astean kontsumo tailerretan parte hartu genuen.
Egin genuen tailer batetan elikagai gurpila aztertu ondoren pila bat gauza ikasi genituen. 






Elikagai gurpila aztertzean konturatu ginen litxarrikeriak ez direla osasuntsuak.

Arduradunak gominola osasuntsuak egitea proposatu zigun.
Orain zuei kontatuko dizuegu:


Lehenengo laranja zukua atera genuen.





Ondoren 125 cl laranja zuku  neurtu genuen pitxarrean, 125 gr azukre gehitu genuen eta dena oso ondo irabiatu genuen.






Gero ura irakiten jarri eta AGAR-AGAR gehitu genion poliki poliki.




Geroago laranja zukua gehitu eta dena ondo nahastu genuen lapikoan.








Azkenik moldeetara bota genuen eta hoztu ondoren moldetatik atera eta gominolak jateko prest zeuden.







OSO  GUSTURA  JAN  GENITUEN.