2023/12/19

EITB MARATOIA

EITB MARATOIA

Aurten ere, urtero bezala hirugarren zikloko ikasleak EITB-ek antolatzen duen maratoiarekin bat  egin dugu.

Aurtengo kanpainaren ardatza minbizia da, 'Minbiziaren Aurka Aukera Berriak' lelopean, eta ETS musika taldeak parte hartuko du.

Elkartasun kanpainaren bidez, EITBk zientzia gizartera hurbildu nahi du, gaixotasunaren inguruan sentsibilizatu eta informatzeaz gain, herritarrekin partekatu nahi du ikerketak duen garrantzia, bizi-kalitatea hobetzeko eta minbiziaren biziraupena areagotzeko.