2023/12/19

GU ERE BERTSOTAN

 

MOTIBAZIO SAIOA 

 

 

Ikasturte honetan ere “Gu ere bertsotan” egitasmoan parte hartzen dugu. Bertsozale Elkarteko irakaslea hamabostean behin, astearteetan, etortzen da eta saio horretan hainbat dinamika desberdin burutzen ditugu. 

Hitzekin eta doinuekin jolas eginez, ikasleak edozein gairen inguruan pentsatzen eta hausnartzen jartzen ditugu.

Proiektu honek ikasturte osoko iraupena izango du, eta kurtso amaieran ikasleek ikasitakoa  jendaurrean erakusteko aukera izango dute.

 

Urteari bukaera emateko, pasaden abenduaren 18an, 5. eta 6. mailetako neska-mutilek, bertsolaritzarekiko grina suspertzeko, Markel Izagirre eta Aimar Sorazu bertsolarien eskutik ordu beteko motibazio saioa izan zuten. Hona hemen izandako saioaren laburpen txiki bat.