2023/12/19

ESPAINIAKO MAKETA

 

ESPAINIAKO MAKETA


Espainiako mapa fisikoa eta politikoa aztertzen aritu gara. Gela erdiak mapa politikoa 

aztertu duen bitartean, gainontzekoak Espainiako erliebea landu dugu. 


Lehendabizi, binaka, mapa horietan ikusi, aztertu eta ondorioztatutako informazioa

idatziz jaso dugu. Ondoren, launaka, informazioa komunean ipini dugu eta ekarpen

berriak gehitu ditugu.

Maketarekin hasi aurretik idatzita utzi behar genuen gure lana nola burutu behar genuen: 

zer material beharko genuen, jarraitu beharreko pausoak eta azkenik ardurak banatzea. 

Maketa egitea erraza bazirudien ere, egunak eman ditugu lana txukun eta nahi genituen 

zehaztasun guztiak adierazten.


Lanari bukaera emateko, taldeka, mapa bakoitzetik ateratako informazioa elkartrukatu 

dugu.