2023/12/19

LURRAREN MAPA PERFEKTUA BILATU NAHIAN

 

LURRAREN MAPA PERFEKTUA BILATU NAHIAN

Posible da gure planeta esfera bat izanik plano batean zuzen irudikatzea?


Hau izan da planteatu izan diguten erronka bat. Talde bakoitzak Munduko plastikozko pilota bat, 2 dimentsiotako plano batera pasatzea zen helburua. 

Hasi aurretik, taldean hausnartu eta ondo pentsatu behar genuen egin beharreko guztia: nola moztu, zenbat zatitan, zati hauek nola itsatsi…


Hasi ginen lanean, eta errazena pilota moztea izan zen, baina moztutako zatiak kartoian itsasten hasi ginenean ez zegoen modurik hauek lau gelditzeko. Batzuk saiatu ginen zatien gainean pisua ipintzen, horretarako gelan genituen hiztegiak gainean ipini eta hurrengo egunera arte utzi arren zatiak ez genituen lortzen lautzea. Orduan ahalegindu ginen zati txikiagoetan mozten, eta momentu batean pentsatu genuen lortuko genuela, baina zati guztiak elkarren ondoan ipintzea ezinezkoa izan zen.

 

 Ikusirik ezingo genuela inolaz ere lortu, saiatu ginen ahal den eta txukunen egitea. Ohartu gara Lurra hiru dimentsiokoa izanik, ezinezkoa dela plano batean irudikatzea; hau da, ez dago mapa perfekturik, denak distortsionatuta daude. Horregatik, esferatik planora pasatzea ezinezkoa denez, proiekzioak erabiltzen dira: zilindrikoa, konikoa, azimutala eta modifikatutakoak.